Hitzaldia: “GUK HITZEGITEN DUGU. BAINA, HITZEGITEN OTE DUTE HAIEK?”

0     
Ana
When:
2018-11-10 @ 10:30
2018-11-10T10:30:00+01:00
2018-11-10T10:45:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

Pentsatzen eta sentitzen duguna adieraztea, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egitea, edo semaforoa gorri dagoenean gelditu egin behar dugula ulertzea. Zer da hizkuntza? Bertan murgilduta bizi bagara ere, askotan ez dakigu zein misterio ezkutatzen dituen. Eta zer da hizkuntzalaritza? Zerbait ezezaguna, erabat… orain arte! Hitzaldi-tailer interesgarri honetan parte har dezazun nahi dugu. Soinua, bideoak eta irudiak erabiliko ditugu, eta, besteak beste, deskubrituko duzu munduko hizkuntzek dirudiena baino antz handiagoa dutela elkarrekin, hitz egiteko erabiltzen dugun tonuak hitzek bezainbeste esaten dutela, baita gure esaldiak egiazkoak edo faltsuak diren ere.

Hizkuntza: Euskara
Partaide kopurua: 30, sarrera librea leku kopurua bete arte
Publikoa: ikastetxeak-DBH
Iraupena: 45min

Zientzia Astearen barruan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »