Hitzaldia: “Helmholtz organoaren 60. urteurrena” (Jesus Maria Agirre)

0     
Ana
Hitzaldia: “Helmholtz organoaren 60. urteurrena” (Jesus Maria Agirre)
2018, Urr 01
When:
2018-10-03 @ 19:00
2018-10-03T19:00:00+02:00
2018-10-03T19:15:00+02:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

50eko hamarkadaren amaiera aldera, José Luis Elorza Txintxurreta eta  José eta Jesús Ibaceta Arrate eibartarrek Helmholtz Electrónica SA  enpresa sortu zuten.  Enpresa hau, Errekatxun jaio zena eta gero  Errebalen eta Barrena kalean ere egon zena, berrikuntza eta ikerketa eredua izan zen eta, beste gauza batzuen artean, Helmholtz organoak diseinatzen eta egiten jardun zuen. Organo hau mekanikaren benetako maisu lana izan zen. Haren konplexutasun teknikoak eskatu zuen Eibarko eta inguruko enpresa askok parte hartu behar izatea harentzako piezen fabrikazioan. Erabilitako materialen kalitate gorena eta barne  konfigurazioak hain ziren doiak ezen organoek ez baitzuten desafinatzen.

Hitzaldia Jesus Maria Agirreren eskutik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »