Irakurraldi dramatizatua: “Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan”

0     
Ana
When:
2019-02-20 @ 19:00 – 20:00
2019-02-20T19:00:00+01:00
2019-02-20T20:00:00+01:00
Where:
Juan San Martin Liburutegia
Cost:
Free

Euskaltzaindiak, Mendeurrena dela-eta, gai ezberdinei buruzko jardunaldi eta argitalpen akademikoak, ekitaldi artistiko-kulturalak, bilkura instituzionalak eta bestelako ekimenak antolatuko ditu, 2018ko irailean hasi eta 2019ko urria bitartean, euskararen lurralde guztietan, erakunde publiko, pribatu eta sozialekin elkarlanean.

Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren baitan sortutako irakurraldi dramatizatua da Eibarrera ekarriko den hau.

Duela zenbait urte, Bernardo Atxaga idazleak euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia eman zuen Martuteneko kartzelan. Ekitaldi hura gogoan, irakurraldi dramatizatu bat prestatu du, orduan izandako bizipenak kontuan hartuz. Agertokian, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntza du.

“Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan” irakurraldi dramatizatua

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »