Erakusketa: Lurra, ura eta airea harmonian

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2020-03-20 @ 18:30 – 20:30
2020-03-20T18:30:00+01:00
2020-03-20T20:30:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free
Satur Peñak eta Isabel Aliagak osatutako Saisa Taldea tandemak bere lan grafikoa aurkezten du Eibarren. Biak Getxokoak dira eta Arte Ederretan lizentziatuak Leioako EHU-n. Peñak, gainera, San Andres parrokiko erretaulari buruzko liburuaren egilea da.
Grabatu-erakusketa asko egin dituzte eta, diotenez, “guretzat, erakusketa berri bakoitza erronka bat da; horregatik bakandu nahi izaten ditugu, erakusteko lan berri batzuk egiteko denbora hartzeko. Gure proiektuak ez dira ezerezetik sortutakoak; guk aurretik izandako esperientzien batuketa dira, jasotako begirada, sentimendu, kontzeptu eta mezuekin batera, grafia, zeinu, forma eta adierazpen plastikoetan azaleratzen direnak eta teknika baliatuz lanetan erakusten direnak. Lurra, ura eta airea,  harmonian, eta hitz, soinu, irudi eta kolore bidezko  herrien arteko komunikazioa elkarlotzen dira eta parte hartzen dute erakusketan aurkezten ditugun lanetan”.
Equipo Saisa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »