Kontzertua: Harian – Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble

0     
Ana
When:
2019-01-18 @ 20:30
2019-01-18T20:30:00+01:00
2019-01-18T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

Eñaut Elorrietak “HARIAN” bere proiektu berria aurkezten du,  Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost kidek osatutako Kaabestri  String Ensenble sokaboskotea lagun duela. Eskainiko duten  errepertorioak gai berri asko hartzen ditu eta “Deserriko Kantak”-etik ateratako aukeraketarekin osatzen da, Eñaut Elorrietak “Ken Zazpi”-rekin interpretatzen zituen berak sortutako konposizio batzuk eta  ezusteko bertsio bat edo besterekin batera. Temen konponketak, lan eta talde honetarako bereziki konposatuak, Fernando Velázquez, Carlos Monfort eta Juan Carlos Pérez-enak dira.  “Deserriko kantak” diskoa (Eñaut Elorrieta – ELKAR- 2013) abiapuntu berria izan zen bere karreran.  Geroago, mundu klasikoarekin izandako harremanak, Ken  Zazpiren disko sinfonikoaren bidez eta Labeque Ahizpekin elkarlan bereziaren bitartez, mundu klasikoari  buruzko kuriositate handia piztu dute Elorrietan, lengoaia berri horretatik abiatuta formatu berritzaile batean berregiten dena.

Sarrera: 12 € / 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA 

Harian - Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »