Kontzertua: Igelaren Banda

0     
Ana
Kontzertua: Igelaren Banda
2019, Urt 29
When:
2019-02-15 @ 20:30
2019-02-15T20:30:00+01:00
2019-02-15T20:45:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

Bixente Martinez, gitarra
Hasier Oleaga, bateria
Amaiur Cajaraville, kontrabaxua
http://igelarenbanda.blogspot.com.es/

8 € – 6 € COLISEOAREN LAGUNA

Igelaren Banda 2011. urteko udaberrian abiatu zen eta oraingo formazioa Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek osatzen dute.

2013. urteko martxoan aurkeztu zuen “Preguntatxo bat” izeneko diskoa (Elkar KD 889), eta 2015ko udazkenean “Debalde festa” izenekoa (Elkar KD 936). Diskoa bertsolariek erabiltzen dituzten doinuei dedikatuta dago. Igelaren Bandari inprobisazio asko gustatzen zaio, bertsolariei bezala, eta hortik lan horren arrazoietako bat.

“`Debalde festa´ honetan hitzik gabeko bertsoak egin nahi izan ditugu. Modu guztiz librean tratatu ditugu doinuok, inprobisazioari leku handia utziz. Gure kontzertuetan ere leku handia du inprobisazioak, eta horrek bihurtzen ditu bereziak, beti ezberdinak direlako”.

Une honetan kantu berriak ari da prestatzen Igelaren Banda, eta horien artean Izukaitz Eibarko taldeko kantu batzuk daude, oraingo zuzenekoetan jotzen ari direnak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »