Musika: “Ruta 52”

0     
ETA KITTO ETA KITTO
When:
2019-09-13 @ 22:00
2019-09-13T22:00:00+02:00
2019-09-13T22:15:00+02:00
Where:
Coliseo Antzokian
Cost:
Free

PANCHO VARONA

Pancho Varona Madrilgo musikoak Eibarren egingo du geldialdia Espainiako 52 txoko bisitatzeko asmoz abiatutako ‘Ruta 52’ biraren barruan. Tour horrek Madril, Bartzelona, Zaragoza, Valentzia, Guadalajara, Teruel, Caceres,… eta Eibarrera ekarriko du. Baieztatzen duenez, “asmo handirik gabeko” bere Espainiako itzuli berezia da.

Pancho Varonak bere ibilbide artistiko osoaren errepasoa egiten du: 37 urte Joaquin Sabinaren ondoan eta berarekin konposatutako ehundik gora abesti, Serrat, Luz Casal, Pasión Vega, Ana Belen, Miguel Rios, Quique Gonzalez, Christina Rosenvinge, Ana Torroja, Hombres G… moduko hainbat artistekin eta artistentzat lan egitearekin batera.

Pancho Varonak kontzertu txikiak egiteko ideia dihardu gauzatzen, eszenategian bakarrik bere gitarrarekin, Sabinaren errepertorioko gai asko interpretatuz, baina bere konposizioen erakusgaia eginez. Abestu egiten du, baina, aldi berean, “abestien inguruko anekdotak kontatzen ditut, zelan sortu ziren, edo zelan grabatu ziren, kontatu egiten dudalako ia abestu baino gehiago, edo neurri berean behintzat”.

Entrada: 14 € – 10 € COLISEOAREN LAGUNA

Ruta 52

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »