Portalea Musika Kluba: Mario Cobo

0     
Ana
When:
2019-01-20 @ 19:30
2019-01-20T19:30:00+01:00
2019-01-20T19:45:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

Loquillorekin bi urte jiraun duen bira egin ondoren, 2018aren  hasieran hilabete batzuk libre izango zituela jakinik, Mario Cobo  abeslari eta gitarrajoleak Alfonso Alcalá (kontrabaxua/baxua) eta Marco Antonio López-ekin (bateria) estudioan sartzea erabaki zuen, aspalditik buruari bueltan zituen lau tema grabatzeko asmoz. Lau gai berri bere zuzeneko errepertorioa berriro errepasatzeko aitzakitzat  balioko diena. 1994an bere lehen kontzertua eskaini zuenetik Mario Cobok ez dio laga abestu eta konposatzeari, izan Nu Niles –milaka dira orain “El Crujir de Tus Rodillas” abesten dutenak-, edo izan Los Mambo Jambo instrumentuzko Rhythm & Blues basatiena musika-jaialdietara eraman duena.

Konpositore, produktore, gitarrajole eta abeslari, Mario Cobo beste batzuen zerbitzura ere ipini da: Elvis Dj Fontanaren Kim Lenz bateria-jolearekin, Rosie Flores Honky Tonk-eko beteranoarekin edota Eddie Angel Los Straitjackets-eko liderrarekin.

Sarrera: 10 € / 7 € COLISEOAREN LAGUNA

Mario Cobo

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »