Proiekzioa: Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo

0     
ETA KITTO ETA KITTO
Proiekzioa: Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo
ETA KITTO 2019, Urt 29
When:
2019-02-13 @ 19:00
2019-02-13T19:00:00+01:00
2019-02-13T19:15:00+01:00
Where:
Coliseoan
Cost:
Free

Sarrera: 3 euro.

source url

Gerro ostean, apaiz euskaldun bat eta bere ikasleak munduko talde kooperatibo handienaren sortzaileak izan ziren, eta mundu osoan enpresa eta gizarte mailan erreferenteak. Arrasatetik mugitu barik, Jose Maria Arizmendiarrietak Fagor, Eroski edo Euskadiko Kutxa sortu zituen, beste hainbat enpresa eta erakunderen artean. Oztopo guztiei aurre egin zien, gizakia logika ekonomiko eta enpresarialaren erdian jartzeko helburu bakarrarekin.
70 urte geroago, garapen ekonomikoaren, konpetitibitatearen eta giza-balioen arteko orekaren bere bilaketak gaur egun zentzurik izaten jarritzen duen galdetzen diogu gure buruari. Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz, lider, enpresari, ideologo eta pentsalariaren historia, pertsonaia bakar eta aparteko baten adibidea da.
Gaizka Urrestik zuzenduta, 97 minutuko iraupenarekin, Arizmendiarrietaren historia eta ibilbidea kontatzen du. Horretarako, pertsona askori egindako elkarrizketetan oinarritzen da, besteak beste, Jose Maria Ormaetxea, Alfonso Gorroñogoitia, Roman Balazategui, Javier Mongelos, Juan Maria Otaegui, Ainara Udaondo, Fernando Molina, Joxe Azurmendi, Jose Antonio Oregui, Jesus Maria Arizmendiarieta, Javier Retegui edo Pureza Aranzabal.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »