Zinema kalean: Dantza

0     
ETA KITTO ETA KITTO
Zinema kalean: Dantza
ETA KITTO 2019, Uzt 18
When:
2019-08-08 @ 22:00
2019-08-08T22:00:00+02:00
2019-08-08T22:15:00+02:00
Where:
Untzaga plazan
Cost:
Free

Zuzendaritza: Telmo Esnal.

Antzezleak: Joseba Astarbe, Amaia Irigoyen, Gari Otamendi, Josu Garate, Ainara Ranera.

Euskaraz.

 

66. Donostiako Jaialdian lehiaketaz kanpo aurkeztua, Telmo Esnal zuzendariak, dantza tradizionalaren bitartez, euskal gizartearen ohituren argazkia egiten du. Egun guztian mendian lanean gogor egon eta gero, ekaitza indartu egiten da. Euria egiteari uzten dionean, bizitza sortzen hasten da lur lehorraren gainean.

Lurraren fruitua hazi eta heldu egiten da, baldintza atmosferiko gogorrei aurre eginez eta sagardoa egiteko erabiliko den sagarra bilakatuz. Udazkena iristen da, uzten iristea ospatzeko urtaroa. Dantza tradizionalekin, filmak bizitzaren eta heriotzaren zikloak azaltzen ditu; baita naturaren gertaerek markatzen dituzten giroan bizirauteko borrokarenak ere. Musika eta dantzarekin, dokumentalak tradizioa eta ohiturak mezu unibertsal baten parean jartzen ditu. Dantzarien mugimenduekin lurrari omenaldi hunkigarria egiten zaio.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »