Arantza Alvarez
Arantza Alvarez

"Edertasunaren mitoa"

2018/10/14
Orain dela aste batzuk, lagun batek hau kontatu zigun whatsapp taldean. Ezkontza batean egon zela, eta oso txarto sentitu zela “ez zuelako bera bezalako inor ikusten”. Ospakizunean ez zuela gehiegizko pisua zeukan emakume gazterik ikusi esan nahi zigun horrekin. Bera emakume argia, alaia eta lagunartekoa da; baina horrek guztiak ez zion lagundu inguru horretan eroso sentitzen, bere kiloen pisua gainean sentitu zuen. Zerbait txarto dago, sozializatzeko gaitasuna daukan pertsona bat txikia sentitzen baldin bada.

Uda honetan liburu zoragarri bat irakurri dut. Pertsona guztiek orokorrean, eta emakumeek bereziki, irakurri beharko genukeen lilburua: Naomi Wolf-en “El mito de la belleza”. Zoritxarrez, deskatologatuta dago (niri utzi egin zidaten). Pena bat berriro ere ez editatzea. 1991an idatzia egon arren, 30 urte ondoren, esaten den guztia berriro gertatzen ari da. Ezer ez da aldatu. Egoera okertzen ari da. Liburuaren funtsa, gazte eta eder mantentzeko emakumeoi egiten zaigun presio soziala da. Presio hori jaiotzetik oso gutxik betetzen duten edertasun-kanon batean oinarrituta dago, eta besteok bakarrik lortu baldin badezakegu dieten bitartez (gosea), operazio estetikoen bidez (sufrimendua) edo ahalegin handiak eginez (denbora edo-ta dirua dedikatuz) izaten da. Gurea ez den edertasuneredu bat, kanpotik ezarritakoa eta sozialki trasmititutakoa. Gauza bat da hori guztia libreki aukeratzea, gogoa daukazulako, eta beste bat gauza bat da lanean arrakasta izateko baldintza bat izatea; besteentzako atsegina izateko; sozialki ikusgarria izateko… Gauza bat da zuk nahi duzulako egitea, eta beste bat zure gorputzarekin atsekabetuta egotea sentiarazten zaituztelako, ideal irreal baten irudiaren araberakoa izan behar duzula esan dizutelako.

Zaintzea beste gauza bat da: horrek ez dauka zerikusirik emakumearen itxura nolakoa izan behar duen esaten duten arau sozialekin. Gainera, kuriosoa da, baina arau horrek beti gastu bat dakar (tinteak, gimnasioak, edertasun-tratamenduak…) Beste kontsumismo mota bat. Pozik ez dauden pertsonak lortzen badituzu, euren hutsune pertsonalak betetzeko kontsumitu egingo duten pertsonak lortuko dituzu. Pertsona baten adina ezabatzea, bere identitatea eta bere historia ezabatzea da baita ere. Posible da bide hau aukeratzea, baina libreki: ez badaukat gogorik ez dut egingo eta horregatik ez dut nire burua deskuidatzen. Edertasunaren mitoarekin zerikusirik ez daukaten zaintzeko beste modu batzuk daude.

“Zure gorputza oso baliotsua da, zu bere barruan zaudelako, besterik ez” 

IRAKURTZEKO: Naomi Wolf-en edozein liburu