Enrike Zuazua
Enrike Zuazua

"Forma mugimenduan"

2018/03/11
Forma mugimenduan Hasierako Big Bang-etik, unibertsoan den-dena "formamugimendua" binomioaren inguruan egituratzen da. Matematika eta, batez ere Geometria eta Mekanika, binomio hori ulertzeko sortu ziren. Baina Errenazimenduan komunitate zientifikoak ulertu zuen objektu eta mugimendu bakoitzak ezin izango zuela formula zehatz bat izan. Topologia sortzeko beharra nabaritu zen orduan, "txiklearen geometria" delakoa. Arlo horretan bi forma baliokideak dira bata bestearengan deformatu ahal bada, modu jarraian, hautsi gabe, zulorik sortu edo estali gabe. Horrela, esate baterako, kafekopa eta donutsa baliokideak dira, bakoitzak zulo bakar bat duelako. Leonard Euler suitzarrari (1707- 1783) leporatzen zaio Topologiaren sorrera, Königsberg Hiriko Zazpi Zubien problema aztertu zuenean. Handik mende eta erdira, zientziaren beste erraldoi batek, Henri Poincaré frantziarrak (1854-1912), Topologiaren eremua eta Zeruko Mekanika berritu zituen. Poincaré-k 1904an honako galdetu zion bere buruari: bizi garen lau dimentsiotako espazioan (luzera, zabalera, altuera eta denbora) esferaren baliokidea den gainazal batean berau biltzen duen elastiko bat leunki bihur daiteke puntu batean? Komunitate matematikoa laster jabetu zen arazoaren garrantzi eta zailtasunaz eta "Poincaré-ren aburua" izendatu zuen. Ehun urte geroago, 2006an, Gregori Perelman errusiarrak behin-betiko froga bat aurkitu arte. Perelman-en Poincaré-ren Konjeturaren froga eta 1993ko Andrew Wiles-en Fermat-en Teoremaren ospetsuaren ebazpena Matematikaren historian izan diren urrats nagusienetarakoak bihurtu dira, eta azken hamarkadetan biak ezagutzeko aukera bakarra izan dugu. Perelmanek Fields domina irabazi zuen 2006an eta, ondoren, Clay Fundazioaren milioi bat dolarreko saria. Baina biei uko egin zien. Perelmanek emaitza frogatzea zen nahi zuen sari bakarra; beste guztia soberan zegoen. Eta, horrela jokatuta, beste guztioi bidea erakutsi zigun.