Lorea Arakistain
Lorea Arakistain

"Gu gara"

2018/03/11
Gu gara 6 urteak bete orduko bere burua gutxiesten duen neskatoa.
Gu gara egindako lanagatik 7.489 euro gutxiago jasotzen duen behargina.
Gu gara hitz egiten dugunean entzuten ez gaituztenak, baina argazkietan zoragarri geratzen garenak.
Gu gara familia osatzeko ibilbide profesionalean etena egin duen profesionala.
Gu gara umeak zaintzeko baimena hartu duen ama.
Gu gara gurasoak zaintzeko lanaldia murriztu duen alaba.
Gu gara jubilatutakoan 6.300 euro gutxiago jasoko dituen pentsioduna.
Gu gara Cleopatra, Egiptoko inperioari zutik eutsi zion azken faraoia.
Gu gara Harriet Tubman, esklabutzatik ihes egin eta esklabuak askatzen lan egin zuen askatasunaren defendatzailea.
Gu gara Ada Lovelace, lehenengo programatzailea.
Gu gara Marie Curie, bi nobel sari jaso zituen lehen ikertzailea.
Gu gara Alfonsina Strada, mutil izena erabilita Giroa korritu zuen txirrindularia.
Gu gara Balkissa Chaibou, ikastea amets ezkontza behartuaren bezperan etxetik aldegin zuen aktibista.
Gu gara Ann Makosinski, gaur egun etorkizun oparoenetakoa espero zaion asmatzailea.
Izango gara.