“Hungari han?” (Imanol Magro)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Hungari han?” (Imanol Magro)
ETA KITTO 2016, Urr 06

Galdeketa egin dute Hungarian Siriako errefuxatuei atea ixteko. Parte hartzea ez da %50ra iritsi, baina boza eman duten ia guztiek eskuin muturrarekin bat egin eta errefuxiatuen aurka agertu dira. Hori, Siriatik datozen errefuxatuekin, gerra gordin eta ezagun batetik ihesi. Auskalo zein izango zen emaitza errefuxiatu ekonomikoen, bizitza hobe baten bila etorritakoen, edo gerra hain ez ezagunetatik alde egindakoen inguruan galdetu izan baliete.
Triste nago, gurean ere oraindik entzuten ditudalako “Ni ez naiz arrazista, baina…” hasten diren esaldiak. Estatistikak dio Eibarren biztanleen %9 Espainiatik kanpo jaio direla. Etorkin gutxi daude, baina hala ere, aurreiritziak entzuten dira kalean. “Laguntza guztiak jasotzen dituzte”, laguntza hori eskatu duen inor ezagutzen ez duenaren ahotan. “Alferkerian dabiltza”, koadrilan lan bila ez dabiltzan hiru lagun dituenak. “Lapur gehienak etorkinak dira”, Espainian diruaren %27 deklaratzen ez dela ikusi nahi ez duenak. Amnistia fiskala baliatu edota Gipuzkoako zerga salbuespenak onartu zituztenak gizon zuriak ziren.
2016an oraindik badago “lehenbizi hemengoak” dioenik, asko gainera. Han eta hemen, beti. Non da han? Duela 50 urte hangoak Extremadura, Burgos edo Galiziakoak ziren, etorkizun hobe baten bila etorritakoak. Orain, “han” hori urrunago dago, baina aurreiritziak berdinak dira. Itxaropena etorkizunean kokatzen dugu beti, urteekin iritzi horiek desegingo direlakoan. Baina orainak ere ematen du kezkatzeko motiboa. Eta Hungariako erreferenduma Euskal Herrian egingo balute?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »