Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

"Korrikia"

2017/04/07
Gabian pasauko da Korrikia Eibartik. Zelako emoziñua! Baiña, lagunok, Korrikiak emozionatzeko eta antxitxiketan egitteko baiño gehixagorako balio bihar desku! Emon deixogun euskeriari lekua egunerokuan! Zelan, baiña?
– Euskeraz bizi zarien euskaldunok: lelehengo berbia euskeraz beti, sorpresa eder asko jasoko dittuzue. Pazientzixia izan ikasten dabizenekin, eurek be euki bihar dabe gure hizkuntzan berba egitteko aukeria, eta animaizuez. Zaindu darabilzuena, ez zaittie narrasak izan. Ez erabili euskañola, gai zarielako hori berori euskeraz esateko. Irakorri gehixago, ez detsue kalterik egingo-eta!
– Euskeria jakin baiña gitxi erabiltzen dozuenori: emon pausua eta egizue berba gehixago, inguruan seguru dakazuela beti euskeraz egitten daben nonor. Atrebitzen ez bazarie komentau konfiantzako baten batekin, aldaketia errezago egitteko. Hasieran biolentua egingo jatzue, baiña danok pasau gara hortik.
– Euskeria ikasten zabiziendako: Esplotau zuen onduan dagozen euskaldunak! ez dabiz, ba, esaten ikasi bihar zenduela? Ba, ointxe da euren txandia laguntzeko! Lotsia emoten badetsue, hasi sosiguz, esaldi laburrak botatzen. Umiak horretarako primerakuak dira. A! Milla esker esfortzuagaittik!
Eta danori animo, karrera luzia da hau-eta, fondokua, egunero egin biharrekua. Tipi-tapa, tipi-tapa, poliki, gero korrika juateko! Eibar euskalduna lortzeko!