Arrate Garitaonandia
Arrate Garitaonandia

"Lotsa?"

2018/03/18
Zeinek ez du noizbait lotsa sentitu? Esperientzia unibertsala da lotsa! Egoera deseroso baten aurrean, klasean, taldean egiten den azalpen baten aurrean, lanean… Haurrei dagokienez, ezaugarri bat balitz ikusten da lotsa, “oso lotsatia da!”, eta heldu batzuk ere euren burua “lotsati” bezala definitzen dute. Lotsabako edo lotsagabe bezalako hitza ere erabiltzen da. Lotsa eza izateko, lotsa beharrezkoa izango balitz bezala (gehiegizko jarrerak, exajeratuak…).

Zer da lotsa?
Kontzeptu konplexua da, ahultasuna ekiditeko babesa da. Gutxitua autokontzeptua dauka bere baitan (askotan “norbera txikiagoa egitea” bezala deskribatzen dena). Grafikoki azaltzeko, norbaitek gaiztoa deitzen badizu, gaizto bilakatzen zara. Gutxiesten gaituztenek esaten diguten hori bilakatzen gara, enkajatzeko modu bat da, konplazentzia modu bat; hau da, tristura, beldurra eta haserrea bezalako afektoak lotsa bilakatzen dira (onartua ez izatearen tristura; baztertua izatearen, naizen modukoa izatearen beldurra. Eta umiliazioagatik sentitzen dugun haserrea ezeztatu eta ukatu egiten dugu). Lotsaren oinarria sinismena da –zerbait txarra daukat–

Zeintzuk dira zergatiak?
- Kritika eta umiliazioa
- Barregarri geratzea
- Errua botatzea
- Norbait definitzea
- Albo batera uztea

Hauen gainean pentsatzen badugu, norbait definitzea, nahiz eta ondo egin, hori ere umiliagarria izan daiteke, eta ondorioz, lotsa sortu dezake. Norbait baztertzea ere lotsa sentitzeko zergatia izan daiteke, adibidez, talde bateko parte izan nahi dugunean eta gutxiespena sentitzen dugunean. Umiliazioa portaera da, eta lotsa barne erreakzioa, non autoestimua galdu egiten den.

Zer da lotsaren kontrakoa?
Ahalduntzea
Lotsaren adibideak leku askotan aurki ditzakegu, genero kontuak, etiketa diagnostikoak, etiketa akademikoak, esperientzia traumatikoak…, edo autoestimua gutxitzen duten, lotsa sortzen duten eta ahalduntzea murrizten duten tantan sotil eta arruntak. Aurrerago egingo dugu berba ahalduntzeari buruz