Iokin Elortza
Iokin Elortza

"Omeprazola"

2018/06/04
Omeprazola, gaur egun gehien erabiltzen den botiketako bat da zalantzarik gabe; eta dituen indikazio nagusiak, erreflujoak, ultzerak eta Zollinger-Ellison gaitzak badira ere, gaur egun botikaren erabilera hedatu egin da eta askotan gaitz horiek ez ditugunean ere eta inolako kontrol medikorik gabe erabiltzen da.
Omeprazolak funtsean, sabelean daukagun azidotasun maila jaitsi egiten du, baina kontuan izan behar dugu azido hau oso garrantzitsua dela liseriketa egiteko, hainbat substantzien absortzioan eta gaitzak sor diezaguketen agente askoren kontra.
Era berean, gure gorputzean azido honek kalterik ez sortzeko, sabelean eta esofagoan babes neurriak ditugu, maila haundi batean mokoa, eta sabeleko gaitzak somatzen hasten ditugunean ez dira izaten azido kopurua haunditu egin zaigulako, baizik eta daukagun babes hori, mokoa alegia, kaltetua daukagulako.
Beraz, gaitza babes hori kaltetua daukagulako somatzen badugu, eta horren aurrean hain garrantzitsua dugun azidoa (gogoratu liseriketa etabar!) jaistera jotzen badugu etxea teilatutik hasiko dugu.
Hau da, babesten gaituen mokoa osatzera jo beharko genuke, eta ez egin ohi dugun bezela, azidoa jaistera.
Badugu erronka beraz, produktuak badaude, neurriak baditugu, has gaitezen sabeleko arazoak egoki osatzen.