Itziar Sapsootham
Itziar Sapsootham

"P’alante"

2022/09/16
Aurreko astean gertatu zitzaidan pasadizo bat kontatzera natorkizue. Oraindik opor egunak sobran ditut eta unibertsitateko lagun bati galdetu nion ia berak ere bazituen. Baietz. Konfirmatuko zizkidala egunak, baina hori bai, opor merkeak izan behar zirela. Guztiz ados ni ere. Uniko kuadrilako beste bati galdetu nion, banekielako Zaragozatik Iruñara bueltatzen zela eta hilabete sabatiko batzuk hartuko zituela. Erantzun berdina: baietz, edozein datatan eta merke.

Ostiral arratsaldea. Bazkal ostean. Whatsappeko mezua:
- Itziar, azaroak 1eko astea? 5-6 egun juteko.
- Ok. Talde bat sortukot.

Talde berrian:
- Epa! Azaroak 1eko astea, ondo X (beste laguna)?
- Bai, oso ondo! Ze gogo!!!
- Jajaja baiii
- Nora goaz?
- Berdin jata baina zerbait merkia.
- Tallin eta Rigarekin obsesionatua nago, baina esan didate garagardoa eta hor garestiagok direla.
- Bai, bai, badira. Eta Y bisitatzera bagoaz Italiara?
- Baina Italia garestia da.
- Bai, egixa.
- Bestela, Españan, rollo Cadiz edo? Ez det ezagutzen.
- Nik bez.
- Nik bez.
- Vaya geografos de palo.
- Jajajaja
(Bai, geografoak gara eta ez gara inoiz Cadizen egon, nahiz eta mundu erdia ezagutzen dugun)
- Sevilla 50 euro jun eta etorri.
- Kotxe bat alkilatu dezakegu eta Cadizera joan.
- De lujo!
- Bilbotik?
- Bai.
- Hartu hegaldiak Itziar!
- Bale, pasau datuak.

Wasapeko taldea sortu eta 25 minutura bidaia hartuta, ordainduta eta antolatuta geneukan. Bi egunetara beste lagun bat batu zaigu. Egun bat lehenago bueltatu behar dela, baina ez arduratzeko, konponduko dela. Perfekto.

Inoiz ez zait gertatu plan bat hain azkar antolatzea. Agian izango da elkarrekin egoteko gogo handia genuela, moldagarriak garela, airez aldatu nahi dugula edo efikazia handiko pertsonak garela. Baina taldeko batek esan zuen bezala: hay que ir p'alante! Que problemas ya hay bastantes tia. Amen.