Arrate Garitaonandia
Arrate Garitaonandia

"Tabu or not tabu"

2017/03/06
Tabu hitzak pisu handia dauka psikologian eta psikoterapian. Ez dugu zalantza egiten haginetako mina duenari dentistarengana joateko gomendatzeko. Baina zer egiten dugu pertsona batek bihotza apurtuta daukanean, nagusiarekin arazoak dituenean edo, galera bat dela-eta, dueluarekin zailtasunak dituenean? Psikologoarengana joateko gomendatzen diogu?
Egia esan, oraindik ere buru-gaixotasunaren lorratza edo aztarna da (“erotasuna”, diagnostiko-etiketak, trastornoak, patologia) psikologiak, eta zehatzago esanda, psikologia klinikoak daukan karga eta fardela. Lorratz honek bizirik jarraitzen du inkontziente kolektiboan, film, autolaguntza-liburu, telebista, eta internet bezalakoetan agertzen diren estereotipoekin batera.
Lotsa tabuari lotuta dago. Batzutan ez da adierazten baina barru-barruan egoten da. Kritikari, epiaketari beldurra. Familiarteko leloak (“arazoak etxean gelditzen dira”, “denborak dena sendatzen du”, “trapu zikinak etxean garbitzen dira”) idatzi gabe dauden mandamentuak dira, leialki jarraitzen diren aginduak.
Zorionez praxi onarekin, heziketa-zentruetako dibertsitatearen naturalizazioarekin eta adierazpen emozionalaren eta prebentzioaren sustapenarekin mito, estereotipo eta tabu asko desagertzen doaz. Elementu horiei esker guraso asko konturatzen dira zenbait aspektu ere jorratu behar direla etorkizunean euren seme-alaben osasunean egon daitezkeen ondorioak prebenitzeko.