[Karikaturak] Plazido Zuloaga

[Karikaturak] Plazido Zuloaga
2023/03/05 eta kitto!
Zuloaga mapaPlazido Zuloaga Madrilen jaio zen 1834. urtean. Eusebio Zuloaga bere aitaren urratsei jarraituz, damaskinatuari eskaini zion bere bizitza. Plazidok ere Europan ikasi zuen gaztaroan. Damaskinatuaren eraberritzailetzat har dezakegu. Teknika berriekin lan egiterakoan, arte horren perfekziora hurbildu zen. Plazidok, armagintzan ez ezik, beste arlo batzuetan ere sartu zuen damaskinatua eta bere lanak oso ezagunak izan ziren. Bere obra ospetsuenetarikoa Prim Generalaren hilobia eta Loiolako aldare nagusiaren dasmakinatuak dira. Eibarko lantegian dozenaka langile izan zituen, eta teknikaren oinarriak ikasi zituztenean euren tailer txikiak zabaltzen hasi ziren. Horrela, damaskinatua beste irtenbide ekonomiko bat bihurtu zen eibartarrentzat. Plazido Zuloaga 1910. urtean hil zen.

Karikatuaren egilea: Irati Lasa (Eibarko Dibujo Eskola).