"Artestura Feministak" lehiaketa baita Eibarren ere

"Artestura Feministak" lehiaketa baita Eibarren ere
2017/06/26 eta kitto!
Emakumeen Etxeen Sareak antolatutako "Artestura Feministak" lehiaketaren berri eman nahi dizuegu.




Lehiaketa honen helburua da bultzatzea emakumeen sormena eta produkzio artistikoa, baita ere, ikusgarri egitea eta aintzat hartzea haien lanak, ezagutzera emateko artea sortzen ari diren artista emakumeak, artea lanbide izan edo ez izan.

Gero, erakusketa ibiltari bat egingo da, zeina pasatuko den sareko emakumeen etxe guztietatik.

Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an bukatuko da, eta PEGORAN (Untzaga plaza 1, Udaletxeko beheko solairuan) aurkeztu ahal izango dira jendaurreko ordutegian.

400 euroko 8 sari eta 200 euroko 8 aipamen berezi emango dira.

18 urtetik gorako emakumeei zuzendutako lehiaketa da. 

Hurrengo estekan informazio guztia eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak ere aurkituko dituzue: http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/ArtesturaFeministakLehiaketa/4/228.shtml


Parte hartzera animatzen zaituztegu. Edozein zalantza izatekotan, deitu 943 70 08 28 zenbakira, Andretxera etorri  (Zezenbide 9, baxua), edo idatzi lasai andretxea@gmail.com  helbide elektronikora.