Martxoaren 8ko II. kartel lehiaketa Eibarren

Martxoaren 8ko II. kartel lehiaketa Eibarren
2018/01/02 eta kitto!
Martxoaren 8ko Batzordeak (Arrate Kultur Elkartea, ...eta kitto! Euskara Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea) 2018ko Martxoaren 8ko kartel lehiaketa antolatu du.


Joan den urtean,  Natalie Garrido Acebes  izan zen irabazlea eta "EYES"  bere lana kanpainiaren irudi bihurtu zen.


Lehiaketaren oinarrizko informazioa hauxe da:




  • Kartelak aurkezteko epea: urtarrilaren 5etik otsailaren 5era. PEGORAN aurkeztu beharko dira.





  • Gaia: "Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara"





  • Derrigorrezko testua: Martxoak 8, 2018 EIBARREN





  • Lanak euskarri fisiko batean aurkeztu beharko dira eta baita formatu digitalizatu batean ere, eta neurriak 50 x 60 cm izan beharko dira.





  • Kartel-irabazlea Martxoaren 8ko egitarauaren eta kanpaniaren irudia izango da eta saririk jaso ez duten originalekin Martxoaren 8ko Batzordeak erakusketa bat antolatuko du.


Hurrengo estekan oinarriak deskarga ditzazkezue: 

http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/2018koMartxoak8koKartellehiaketa/4/235.shtml


OHARRA: Informazio-iturriak edota proposamena bezala, hurrengoak gomendatzen dizkizuegu: Andretxeko web-gunea (egungo Eibarko emakumeen eta berdintasunaren aldeko elkarteen eta taldeen informazioa aurkituko duzue) eta Andretxeko liburutegia, Udaleko Artxiboa eta Liburutegia, Egoibarra...


Parte hartzera animatzen zaituztegu eta, ahal duzuen neurrian, mesedez, informazioaren hedapena egitea ere eskertzen dizuegu.


Edozein zalantza izan eta gero, deitu lasai Andretxera 943 70 08 28 edo emaila bidali: andretxea@gmail.com