Topalekuan ketuekin jolasean

Topalekuan ketuekin jolasean
2016/04/15 eta kitto!
Eguaztenean, arratsaldeko 19:30ean, "Ketuekin jolasean" ikuskizun dastaketa egingo du Oskar Trebiño sukaldariak Topalekuan. Ekitaldian parte hartzeko aurretik izena eman behar da, Arrate Kultur Elkartearen bulegoan edo 943 202 299 telefonoan (astelehen eta martitzenean 10:30etik 12:30era) edo, bestela, arratekultu@gmail.com helbidera idatzita.