Byron Katie-ren “LANA” metodoaren gakoak , Joseba Idoyagaren eskutik

Byron Katie-ren “LANA” metodoaren gakoak , Joseba Idoyagaren eskutik
2016/10/18 eta kitto!
Defibel elkarteak Joseba Idoyaga psikopedagogian lizentziatuak emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaitu. Hitzaldia Byron Katie “AMOR LO QUE ES” lanaren egilearen “The Work” (Lana) metodoari buruzkoa izango da. informazio gehiago lortzeko:  http://thework.com/sites/thework/espanol/

Hitzaldia azaroaren 7an izango da, 19:00etan, Portaleko Areto Nagusian.

“The Work” metodoa lau galdera eta hiru alderantzikatze egitean datza, ez da filosofia bat, ez da erlijio bat, eta bere atzean ez dago teoria zail eta konplikatu bat. Praktika bat da.

Lana sinplea da, hura praktikatzeko ez duzu maisu edo guru baten beharrik, ez da terapia bat. “Lana” metodoak askatasuna ematen dizu zure erantzunak zuk zeuk aurkitzeko, inoren mendean ibili gabe.

Pertsona guztientzat da erabilgarria, gure pentsamenduak eta emozioak era kontzientean lantzetik gure ongizatea hobetzen lagunduko baitigu.

Hitzaldia denontzako IREKIA izango da eta DOHAINIK.

 

 

 

 

.