"Las mujeres de verdad tienen curvas" pelikula, Pagatxak antolatutako Zine-Foruman

"Las mujeres de verdad tienen curvas" pelikula, Pagatxak antolatutako Zine-Foruman
2017/04/11 eta kitto!
Pagatxa Elkarteak, maiatzaren 5erako, Zine Foruma antolatu du "Las mujeres de verdad tienen curvas” pelikularekin. Jarduera irekia eta doakoa da.

“Ana, mexiko-amerikar nerabe bat da. Los Angeleseko Ekialdeko komunitate hispaniarren bizi da eta, institutua orain bukatuta,  bere irakasleak Columbiako Unibertsitatean ikastera animatzen du. Baina, bere gurasoak oso tradizionalak dira eta ez dela garaia ikasteko pentsatzen dute, baizik eta bere familiari laguntzeko... ”

Eguna: Maiatzak 5 (ostirala)
Ordua: 19:00etan
Lekua: Portaleko Areto Nagusian
Dinamizatzailea: Izaskun Rodriguez Elkoro