"Erdaldun berrien kluba"rekin KLIKA egin genion atzo Korrikari

"Erdaldun berrien kluba"rekin KLIKA egin genion atzo Korrikari
2019/04/04 eta kitto!
Korrika gaur hasten bada ere, KLIKA  egin genion atzo Portalean izandako "Erdaldun berrien kluba" bakarrizketarekin.

...eta kitto! Euskara Elkarteak 2019ko Korrika Kulturalaren egitaruan parte hartzeko antolatutako antzezlana ikustera jende mordoxka hurbildu zen eta are gehiago bertan entzun ziren barreak.

Primerako giroa  Korrikari hasiera emateko. KLIKA!