Euskararen eguneko herri- bazkariko sarrerak AGORTUTA daude.

Euskararen eguneko herri- bazkariko sarrerak AGORTUTA daude.
2017/11/28 eta kitto!
Aurreikuspen guztiak hautsiz, herri- bazkarirako  salgai jarritako 400 txartel danak saldu dira. Euskalgintzaren izenean eskerrak eman nahi diegu txartelak erosi duten herritar guztiei eta salmentan lagundu diguten establezimenduei ere bai. Dena dela herri-bazkariaz gain egongo da eguna ospatzeko beste modurik.

Auzoetatik kantuan joango gara kalejiran Untzagaraino.

Hitzorduak: Legarre-Amaña 12:00etan Legarreko frontoian; Ipurua-Urki 12:00etan Ubitxako parkean; Urkizu-behekoaldea 12:00etan Urkizuko parkean eta erdigunekoak Untzagan 12:00etan.

12:30-14:00 horma-irudia osatuko dugu Untzagan.

14:30ean herri- bazkaria izango dugu.

16:30etik aurrera erromeria karpan "Parrapas" taldearekin eskutik.

Eskerrik asko!