Zabalik dago martxoaren 11n egingo den Transmisio Mintegirako izen-ematea

Zabalik dago martxoaren 11n egingo den Transmisio Mintegirako izen-ematea
2020/02/26 eta kitto!
Euskararen erabileraz arduratzen garenok, ezin dugu erabilerarako ezinbestekoa den transmisioaren gakoa alde batera utzi, transmisioak gaitasuna ez ezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartzalako.

Dakiguna gure ondorengoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balio duela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu.

Transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea, eta plangitzak definitzea. Horregatik, mintegi honen bitartez, honen gainean dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gain, gaiari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahiko genituzke.

2011n, gaiarekin oso arduratuta, transmisioari buruzko lehen mintegia egin genuen, ordutik mintegiari eutsi eta aurten martxoaren 11an Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian ekingo diogu X edizioari.

Aurtengoa X. edizioa izanik oso berezia izango da, izan ere aurkezpen formatoa alde batera laga eta solasaldi formatoa erabiliko dugu. Gai desberdinei buruzko solasaldiak izango dira eta aurreko urteetan parte hartu izan duten adituek jardungo dute.

Esan beharra dugu nazio mailako mintegia dela, hau da Euskal Herri mailako mintegia dela eta hizlariak gaian adituak izaten direla. Euskal Herri mailako mintegia izanik Eibarren egitea kokagune ezinhobea delakoan gaude, garraiobide aldetik zein gertutasun aldetik.

Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle etabarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen gara eta aurtengo egitarau bereziak kopuru hori gainditzera eramango gaituela uste dugu.

Aurtengo egitaruari buruz informazio gehiago nahi baduzu edota izena ematea nahi baduzu klikatu lehen aipatutako esteka hoietan.

[latest-selected-content limit="4" perpage="4" offset="4 " showpages="4" pagespos="1" display="title,date,content-small" chrlimit="240" image="large" url="yes" elements="3" taxonomy="category" term="mintegia" show_extra="ajax_pagination" orderby="dateD"]



Bideoak ikusi