GIDA KOMERTZIALA

Bere ibilbidea 1993. urtean hasi zuen gida Komertzialak Eibarko zerbitzu-enpresa, taberna, denda, eta industriari buruzko telefono eta helbideak batzen ditu. Guztira, 9.000 ale kaleratzen ditugu eta urte amaieran banatzen da Eibarko etxe guztietan eta herriko komertzio, enpresa, bulego, ikastetxe eta osasun-zentroetan. …eta kitto!ko publizistak irailean hasten dira Gida Komertziala prestatzen: bisitak eta deiak egin,
datu guztiak batu eta antolatu… Ondoren, diseinu eta maketaziorako unea iristen da.

Hasieratik amaierara arte …eta kitto!ko lantaldeak egiten duen lana da.

Eibartarrentzako zerbitzuak eta gure elkartearentzako finantziazioa ezin hobeto uztartzen dituen produktua da.