HAUTESKUNDEETAKO ALE BEREZIA

1993tik Eibarko emaitzak argitaratzen ditugu Udalerako eta Batzar nagusietarako, Eusko Legebiltzarrerako eta Espainiako Kongresu era Senaturako hauteskundeetan.

Hauteskudeetako emaitzek ikusmin handia sortzen dute. Hauteskunde eguneko emaitza, iritzi, balorazio eta gorabehera guztiak biltzen ditugu, eta astelehenean, goizean goiz, A3 formatoko pliegoa Eibarko kiosko eta leku publiko guztietan banatuta egoten da. Igande goizean hasten gara lanean: alderdi politikoetako ordezkariei argazkia ateratzen diegu botua ematen duten unean, eta nolako emaitzak espero dituzten galdetzen diegu. Egunaren amaieran, hauteskunde egoitzak ixten direnean, emaitzak auzorik auzo jasotzen ditugu. Datu guztiak batuta ditugunean politikoen
azken orduko balorazioak ere jasotzen ditugu.