BERTSOLARITZA

Bertsozaletasuna bultzatzeko helburuarekin hainbat ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar, Bertso Taldearen gidaritzapean.

Arrateko bertso-afaria
Irailaren 7an egiten dugu bertso-afaria, punta-puntako bertsolariak etortzen dira eta jendez gainezka egoten da jatetxea. Sarrerak uztaila hasieran egoten dira salgai, bazkideentzat …eta kitto!-n eta ondoren edonorentzat, uztaila erdialdetik aurrera,

Sagar-Bitza, Kultu eta Kantabrian.
Bertso-paper lehiaketa Umeentzako zein helduentzako lehiaketa da. Umeen eta gazteen artean euskaraz idazteko ohitura hartzea du helburu, baina baita euskararen aberastasunaz jabetu eta jatortasunez erabiltzea.

San Andres bertso-jaialdia
San Andres jaien aurreko igandean ospatzen dugu. Bertsolari gazteek hartzen dute parte eta saio berezi edo desberdina izaten da. Bertso-paper lehiaketa sari banaketa saio honetan egiten da.