Zer da berbetan

Eibarren euskara praktikatzeko taldeak dira. Hau da, mintzapraktika programa. DOAN.

Dagoeneko hamabost ikasturte pasa dira ..eta kitto! euskara elkarteak berbetan egitasmoa abian jarri zuenetik.

Euskal komunitatea eratu eta trinkotu, harreman-sarea ehundu eta batez ere, euskaldun berriei eta euskaraz jakin bai baina erabiltzeko ohiturarik ez dutenei, erabilerarako jauzia egin dezaten mintzapraktika taldeetan integratzeko aukera eman diegu.

Taldeak ahalik eta naturalenak eta autonomoenak izaten ahalegintzen gara.

Horregatik, partaideen ohiturak ez ditugu aldatzen, euron lantokian, euron lagunartean… egunerokotasunean hitz batean esanda, euskararen erabilera bultzatzen saiatzen gara.

Talde eta erabilgune naturalak bilatu nahian, adar edo azpi-talde desberdinak ditugu:

Hala ere, banaka izena eman eta mintzapraktikarako sortutako taldeetan parte hartzeko aukera ere badago. Mintzapraktika taldeak gutxienez astean behin elkartzen dira, eurak aukeratutako ordu eta lekuan, ordubete/ordu eta erdi: