ZOZKETA: San Andres Bertso Jaialdirako sarrerak (azaroak 28)

Azaroaren 24ra arte San Andres Bertso Jaialdiko bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartu ahal izango duzu. 
Saridunak egun horretan jakinaraziko ditugu ...eta kitto! Euskara Elkarteko sare sozial eta web-orrian. Ekitaldia azaroaren 28an izango da, 20:00etan, Coliseo antzokian. Bertan izango dira Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Joanes Illarregi, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bertsolariak. Gai jartzailea: Mikel Arrillaga. Antolatzailea: ...eta kitto! Euskara Elkartea.