Ibon Muñoa presoaren eskubideen aldeko kanpaina hasi du Eibarko Sarek
2016/11/07
10:17
eta kitto!
Zapatu eguerdian aurkeztu zuen Eibarko Sarek Ibon Muñoa preso eibartarraren eskubideen alde Eibarren hasiko duten kanpaina, Arrate Kultur Elkartean egindako agerraldian. Esan zutenez, "Ibonen kasuan bi eskubide urraketa nabarmen ikusten ditugu: dispertsioarena batetik eta legedi bereziarena bestetik. Horregatik kanpainaren goiburua bikoitza izango da, '#StopDispertsioa / Ibon Etxera', eta hatzamar salatzaile hori, kurutzetxoarekin eibartar kutsua eman nahi izan diogun hori erabiliko dugu euskarri bezala".
Adierazi zutenez, orain hasi eta San Juanak bitartean hilero ekitaldi esanguratsuren bat burutzeko asmoa dute eta, momentuz, ekitaldi bi dauzkate martxan: azaroaren 19an Eibarko 1. Berakatz-zopa Txapelketa egingo da. Partehartzea librea izango den arren, elkarte gastronomiko guztiekin kontaktuan ipini dira, "partaidetzarik zabalena lortzeko asmoz". Izena emateko eta bete beharreko baldintzak jasotzeko Deporreko mostradorean karpeta bat egongo da denen eskura. Eta bigarren ekitaldia abenduaren 27an izango da, Coliseoan. Egun horretarako hainbat abeslari eta musikarirekin jaialdia prestatzen dihardute.
Zigorraren 3/4ak beteta
Ibon Muñoa (Eibar, 1958) 2000. urteko urriaren 17an atxilotu zuten eta, ezarri zioten 20 urteko kartzela zigorraren 3/4ak beteta dauzka, 16 urte espetxean eman ditu eta. Zigorra kartzela ezberdinetan betetzen ari da: Valdemoron urte eta erdi eman zuen, beste horrenbeste Kordoban, Puerto de Santamarian 11 urte eman zituen eta orain berriz Kordoban dago, etxetik 800 kilometrora. Agerraldian esandakoaren arabera, "gaur egun, Mirentxin kolektiboko boluntarioei esker asko arindu dira bidaietako baldintzak. Hala ere, furgonetan joanda 95 euro kostatzen da astero eta 'bis a bis' bisita aste erdian jartzen dietenean, trenez joan eta han lo egiteak 250 euroko gastua dakar".
Horrekin batera, eibartarrak bizi duen egoera salatu zuten: "Euskal presoentzat egindako legedi berezirik ez balego etxean, baldintzapeko askatasunean behar luke. Astean 40 minutuko bisita bat (kristalezko kabinan) eta hilean ordu eta erdi edo bi orduko bi "bis a bis" izateko eskubidea du. Lagunen bisitak ere mugatuak ditu, sei hilero 10 laguneko zerrenda egin eta Audientzia Nazionalak onartu behar du; beste lagunik ezin izango zaio bisitan joan. Astean bi eskutitz eta 5 minutuko 8 telefono dei egin ditzake. Egunean bi ordu bakarrik ditu patioan ibiltzeko eta, modulo berean bost kide egon arren, berak bakarra ikusi dezake".