Sozializazio eta transmisio mintegia
Transmisioak gaitasuna ezezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartza. Gure ondorengoei eta ingurukoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balekoa dela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu. Gai hau hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangitzak definitzea. Asko gara honen gainean lanean dihardugun euskara elkarte, instituzio, aisialdi talde, irakasle edota guraso elkarteak. Gaiaren inguruan adituak eta puntako hizlariak ekartzeaz gain, gaia askotariko ikuspegitik lantzen saiatzen gara, askotariko estrategia eta plangintza koordinatuen beharra dagoela uste dugulako.
Hemen duzue 2026ko egitaraua (PDF formatuan).
Gainera, aurreko Mintegi guztietako egitarauak eta bideoak ere ikusgai dituzue.
| 2026ko egitaraua | Aurreko mintegietako egitarauak | Bideoteka |