Euskeraz primeran!
Eibarko denda eta tabernetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa
Tabernako barraren edo dendako mostradorearen alde batean zein bestean daudenek euskara erabiltzeko aukera izatea da ekimen honen helburua. Euskara-maila ez da berdina dendari edo tabernari guztien artean, baina hori ez da oztopo hasierako hitza, behintzat, euskaraz izateko. Nork bere gaitasunaren arabera modu batera edo bestera moldatuko dira, apurka-apurka gero eta euskara gehiago erabili arte. Horretarako, hainbat euskarri eta bestelako laguntza banatzen ditugu urtero egitasmoan izena emanda duten laurehundik gora establezimenduetan: hiztegiak, posterrak, mantelak, azukre-zorroak… Itzulpen-zerbitzua ere eskaintzen diegu, doan.