Iñigo Astiz: “Idaztea ezagun zaizkizun gauzen atzean ezezagun zitzaizun zerbait topatzea da”
2026/11/02
Iñigo Astiz izan da Harixa Emoten literatura tertulien ikasturteko lehenengo gonbidatua. Idazle nafarra “Monogamoak” (Susa, 2024) ipuin-bildumarekin izan da Eibarren. Umetatik idatzi izan ditu ipuinak, baina orain eman ditu lehenengoz liburu formatuan argitara. Idaztearen zirrikituak, literaturaren eta errealitatearen arteko korapiloak eta irakurlearen irudimenari egiten dion lekua izan ditu hizpide elkarrizketa honetan.