Harixa emoten
Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko eta euskal literatura eta euskal idazleak ezagutzera emateko, Juan San Martin liburutegiarekin elkarlanean, antolatzen dugun irakurketa-kluba.
Urrian hasi eta maiatzera arte zortzi tertulia egiten dira, hilean behin, Portalea Kultur Etxean. Taldeko kideek egilearekin batera aztertzen dute irakurritako liburua Ainhoa Aldazabal adituaren gidaritzapean.