Ilargi Fest 2.0 jaialdia egingo da gaztetxean otsaileko lehen asteburuan

Ilargi Fest 2.0 jaialdia egingo da gaztetxean otsaileko lehen asteburuan
2018/01/20 eta kitto!
Ermuko NÜ SHU eta Eibarko NALUA talde feministek Ilargi Fest jaialdia antolatu dute elkarlanean otsailaren 2 eta 3rako, Eibarko gaztetxean. Barixakuan ‘Tomar el escenario’ dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua egingo dira, Emaginen eskutik. Eta zapaturako, berriz, egitarau biribila prestatu dute: maskara eta buru beroki tailerra, batukada feminista, "basoa buruan" lehiaketa eta kontzertuak La Basu, Drumkopters, La Furia eta DJ Tarantistak Martxan taldeekin.

IMG_4709