Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzeak jendetza batu zuen atzo

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzeak jendetza batu zuen atzo
2017/05/05 eta kitto!
Martitzenean Alcobendasen (Madril) gertatutakoaren harira, Rakel Lopez Airas eta Markel semearen hilketak gaitzesteko atzo iluntzerako deitu zuten elkarretaratzeak jendetza batu zuen "Matxismoak hiltzen jarraitzen gaitu" zioen pankartaren inguruan. 15 minutuko ixilunearekin amaitu zuten txaloen ostean, familiaren lagun batek komunikatua irakurri zuen eta, euren izenean, bizitzen ari diren egoera latzari aurre egiteko behar duten lasaitasuna eskatu zuen Untzagan batutako guztien aurrean. Horrekin batera, indarkeria matxistarekin amaitzeko premiaz ohartarazi zituen. Ama-semearen aldeko hileta elizkizunak gaur izango dira, 19:00etan San Andres elizan.

https://youtu.be/DeLdHaUnDwo

hilketa matxisten kontra16hilketa matxisten kontra05