BIZILAGUNAK BAZKARIA 2016

BIZILAGUNAK  BAZKARIA  2016
15 Aza
12:55

Joan den domekan, azaroaren 13an, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, Eibartar batzuk ere animatu ziren BIZILAGUNAK bazkarian parte hartzera. Aurtengoan hiru bazkari egin dira eta 35 parte hartzaile izan dira guztira.

13.00etan Untzagako plazan elkartu, elkar ezagutu eta parte hartzaileekin argazkia atera zen. Horren ondoren, familiak banatu eta talde bakoitza egun horretan anfitrioiek prestatutako bazkarira abiatu ziren. Bazkarian zehar, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko aukera paregabea izan zuten!

img-20161113-wa0029

Gustora ibili ziren Binetaren etxean!!

img-20161113-wa0060

Bazkal ostian tripak beteta!

img-20161113-wa0059

Bazkari ederra prestatu zuen Rokhayak

6

Mahai inguruan bizipenak elkartrukatzen

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »