Eibarko Dendarien Elkartea

Eibarko  Dendarien  Elkartea
24 Uzt
1:09

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
1987ko otsailaren 13an, estatutuak formalizatu ondoren, jaio zen Eibarko Dendarien Elkartea, Eibarko merkataritza indartzeko eta dinamizatzeko asmoarekin. Elkartearen
xede nagusia, promozio eta publizitate jarduerak eginez, herriko merkataritza sustatzea da. Horretaz gain, zerbitzurik onena eta merkataritza tradizionalak ahalbidetzen duen gertutasuna eskaini nahi zaie bezeroei. 2003an elkartearen ordainketa-txartela jarri zuten martxan. Gaur egun munduko edozein lekutan erabil daitekeen VISA da, eta dendari eta bezero guztientzako abantaila ugari ditu.
Ekintza nagusiak:
– Elkartearen txartelaren bidez, ordainketak 3 hilabetera arte atzeratu daitezke, interesik ordaindu gabe. 12 hilabetera arte ere atzera daitezke.
– Fidelizazio modu berria daukate. Elkartearen txartelarekin ordainduz gero, 70 denda inguruk %2 eta %5 bitarteko deskontua eskaintzen dute ondorengo erosketan.
– Urtean zehar erosketa-txekeak, gabonetako otarrak… zozketatzen dituzte; zinerako 2 euroko deskontu-bonoak banatzen dituzte; bezeroek parkinga doan daukate; gabonetan barraketarako eta Txikipark-erako bonoak banatzen dituzte… Aurten “Nik Eibarren erosten dot” logotipo-lehiaketa jarri dute martxan.

helbidea: Urtzaile, 1 kanp. 12. lokala
telefonoa: 943 121175
e-maila: a.c.eibar@euskalnet.net
asoceibar@gmail.com
webgunea: eibarcomercial.org

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »