1. Erregionaleko Eibartarrak taldeak inoiz baino indartsuago hasi du denboraldia

1. Erregionaleko Eibartarrak taldeak inoiz baino indartsuago hasi du denboraldia
2023/10/31 11:36
eta kitto!
Azken asteburukoa izan da horren adibide garbiena, Unben Aretxabaletari 8-0 irabazita. Horrela, sei jardunaldi besterik jokatu ez direnean, eibartarrek bost puntuko aldea ateratzen diote Mondragon B bigarren sailkatuari. Jokatutako sei partiduak irabazi dituzte Iñaki Osaren mutilek, eta 20 gol sartzeaz gain, bi jaso dituzte bakarrik. Harrobiko taldeei dagokienez, jubeniletako lehen taldeak 5-3 irabazi zion Urki C-ri Unben jokatutako derbian, maila bereko bigarren taldeak bina berdindu zuen Ikasberrirekin, kadete mailako taldeak 2-6 galdu zuen Urkirekin jokatutako beste derbian eta, infantil mailan, hor nagusi izan ziren eibartarrak eta Zumaiakori 6-0 erraz irabazi zieten. Azkenik, aurten sortutako futbol-aretoko taldeak 4-3 galdu zuen, partidu oso borrokatuan, Benetazkoren kantxan.