1. Mailako Mek Eibar Eskubaloia garaipen bidera itzultzeko asmoarekin bihar Ipuruan

1. Mailako Mek Eibar Eskubaloia garaipen bidera itzultzeko asmoarekin bihar Ipuruan
2023/12/15 12:24
eta kitto!
1. Nazional Mailako taldeak denboraldiz denboraldi beti aurkari zaila izan den Uharte taldea hartuko du bihar 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Urteko azken partiduan garaipenen bidera itzultzeko asmoa izango dute Fernando Fernandezen mutilek, aurreko jardunaldian Tolosan galdu eta gero.

Emakumezkoen Ohorezko Zilarrezko mailan jokatzen duen Mek Eibarrek, bestalde, azken jardunaldian lortutako garaipen esanguratsuari esker, animo berrituekin joango da Zaragozara, bertako Schar Coloresi gauzak zail jartzeko asmoarekin. Defentsa-kontzentrazio zehatza eskatuko die partiduak eibartarrei zeozer lortzeko, baina aurrez ere eman izan dituzte ezuste bat baino gehiago.