1. Nazional Mailako Eibar Eskubaloiak irabazi eta bosgarren tokian finkatu da

1. Nazional Mailako Eibar Eskubaloiak irabazi eta bosgarren tokian finkatu da
2024/01/23 11:12
eta kitto!
Fernando Fernandezek zuzentzen duen taldeak Beti Onak-i irabazi zion (26-27). Bere osotasunean joko ona egin ez bazuen ere, azken txanpara irabazteko aukerekin iristeko gaitasuna erakutsi zuen. Defentsako intentsitate faltak eta jaurtiketa argietan egindako akatsek eragina izan zuten hasierako jardunean, berdinketa askorekin eta batzuetan markagailuan atzetik joanez. Bigarren zatian, ordea, defentsan hobekuntza nabarmena erakutsi zuten eibartarrek, amaierarako markagailua berdintzea lortu eta, azkenean, 9 segundoren faltan Axier Gisasola kapitainak egindako jokaldiari esker partidua bereganatzeko.