1. Nazional Mailako eskubaloi taldeak Labarra Pulpo igo berria hartuko du

Pulpo taldea oso sentsazio onekin dator Tolosaren aurka jokatu zuen partidu horren ostean
1. Nazional Mailako eskubaloi taldeak Labarra Pulpo igo berria hartuko du
2024/09/27 12:39
eta kitto!

Asteburu honetan gizonezkoen senior taldeak ligako lehen partidua jokatuko du etxean, Labarra Nikol Pulporen kontra. Zumaiako taldea debutaria izanda ere maila horretan, joan zen asteburuko debutean argi laga zuen aurkari zaila izango dela. Pulpo taldea oso sentsazio onekin dator Tolosaren aurka jokatu zuen partidu horren ostean. Plantilla gazte eta talentuduna du, bere estiloaren ezaugarri nagusia erritmo altua da.

Bestalde, emakumezkoen taldeak denboraldiko bigarren partidua jokatuko du, oraingoan bisitari gisa, Zaragozako La Jota taldearen aurka. Talde aragoiarrak oso jokalari indartsuak ditu, eta baita kontuan hartu beharreko eskuineko lateral ezkertia ere, maila horretan desberdintasuna markatzen duen funtsezko pieza.