1. Nazional Mailako Mek Eibar-ek Errenteriako Ereintzari egingo dio bisita

Eibartarrek bere erasoko jokorik onena egin beharko dute, kontuan izanik Zulu eta Albertoren bajak izango dituztela
1. Nazional Mailako Mek Eibar-ek Errenteriako Ereintzari egingo dio bisita
2024/04/04 12:17
eta kitto!

Zapatuan 19:30ean jokatuko da partidu hori Oreretan, sailkapeneko erdialdean kokatuta dauden bi taldeen artean. Mek Eibar Eskubaloiak aurretik partidu interesgarriak izango ditu, besteak beste, Ereintza, Tolosa eta Uharteren aurkako norgehiagokak, guztiek ere aurkari zailak izan daitezkeenak, denboraldiak erakutsi duen arabera. Halaber, taularen behealdean dauden Egia eta Basauri taldeak ere izango ditu aurkari, puntuak biltzeko partidu aproposak izan daitezkeenak.

Ereintza, bere aldetik, indarberritu egin den taldea da eta defentsa sendoa erakutsi du, ligan gol gutxien jaso dituenetako bat izanik. Ondorioz, eibartarrek bere erasoko jokorik onena egin beharko dute, kontuan izanik Zulu eta Albertoren bajak izango dituztela. Hala ere, Eibar Eskubaloiak jokalari trebeak eta konprometituak ditu, kantxan dena emateko prest daudenak emaitza positiboa lortzeko asmoz.