1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Beti Onak bisitatuko du zapatuan

1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Beti Onak bisitatuko du zapatuan
2024/01/19 13:34
eta kitto!
Beti-Onak eta Mek Eibar Eskubaloia taldeen arteko partidua bihar jokatuko da Iruñean, 20:00etan hasita. Fernando Fernandez entrenatzaileak dio talde nafarrekin jokatu beharreko partiduak biziak eta zailak izaten direla, eta oraingoko hau ez dela ezberdina izango. Hasiera zalantzagarria izan duen arren, Beti Onak taldeak hobekuntza nabarmena erakutsi du, eta 13. jardunaldian Anaitasunaren etxean lortutako garaipena da horren adibide. Garaipen horrek taldea berpiztea ekar dezakeenez, Mek Eibar taldearen zeregina are erronkagarriagoa izan daiteke. Dena dela, Mek Eibar Eskubaloiak partidu bikaina jokatu beharko du norgehiagokako bi puntuak eskuratu nahi baditu. Gainera, Ecenarroren hutsuneak eragina izan dezake taldean, baina ziur gainerako taldekideek euren onena emango dutela baja hori konpentsatzeko.