1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak gol batengatik galdu zuen Casademont Zaragozarekin

1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak gol batengatik galdu zuen Casademont Zaragozarekin
2024/02/12 11:31
eta kitto!
Aurreko zapatuan Ipuruan jokatutako 1. Nazional Mailako eskubaloi partidua espero zen bezain borrokatua izan zen, baina azkenean Casademont Zaragozakoen alde erori zen (25-26). Multzoko talde indartsuenetakoa da Casademont eta, partiduaren zati handienean aurretik joatearekin batera, amaieran ere ondo baliatu zituen etxekoek egindako akats batzuk partidua bereganatzeko. Hurrengo jardunaldian ere beste aurkari zail bat egokituko zaizkie Fernando Fernandezen mutilei, igoera lehian sartuta dagoen Anaitasuna izango baitute aurrez aurre.