1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak hirugarren garaipena lortu zuen jarraian

1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak hirugarren garaipena lortu zuen jarraian
2024/01/30 10:07
eta kitto!
1. Nazional Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak gol bakarrarengatik irabazi zion Bidasoaren filialari Ipuruan jokatutako azken jardunaldian. Espero zenez, Hondarribia Bidasoa aurkari gogorra izan zen eibartarrentzat, baina hasieran atzetik ibilita ere, atsedenaldirako Fernando Fernandezen mutilek jakin izan zuten markagailuan aurretik joatea aldageletara. Bigarren zatian ere aldeari eustea jakin izan zuten (22. minutuan, Mek-ek 27-22 irabazten zuen), azken minutuetan izan ezik, tarte horretan Hondarribiakoak gehiago estutu zutelako. Garaipena ere zalantzan izan zen, segundo baten faltan Alberto atezainaren geldiketari esker lortu baitzuten.